XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guria - Lepoko ileak utz aitzu diren tokian...

Mikolas - Zer nahi duzu bada? Guria - Bizarra egitea.

Mikolas, hurbildik Guriari behatu ondoan - Zuri bizarra egin?.

Guria - Nori bada? Aita Sainduari?.

Mikolas - Ez dautzut bizar ondorik ikusten?.

Guria - Bixta laburtua baduzu, aski ditutzu berinak ematea.

Ez zinuke gaizki irri eginen, neronek erranen banautzu: huna ondo bat, huna bertzea!.

Baduzu bederen bizar-nabalik?.

Mikolas - Eta zuk baduzu bizar ondorik?.

(Egundaino bezala mahainean jartzen da Mikolas eta berriz zabaltzen kazeta).

Guria - Bai ala ez, egin gogo dautazu bizar hau? Zeren beha zaude?.

Mikolas - Zeren beha nagon? Bizarra sor dakizun....

(Denbora huntan guzian Zurxurigaray bati beha, bertzeari beha egon baita ahoa idekitzen zuteneko, artetik sartzen da...).

Zurxurigaray - Ez nuen den gutieneko dudarik....

Jauna, ez dautzu izarrik egin nahi, zuri.

Eni doi-doia ez daut ilerik moztu nahi izan!.

Zer diozu xori hortaz?.

Guria - Den bezalakoak perekaldi bat ederra merezi lukeela!.

Zurxurigaray - Gutik egina du, ez baitiot jada eman!.

Mikolas - Zuen mehatxuek ez dautet odola hainitz itzularazten...

Guria - Ez ote? Ea, hurbil hunat...

Zurxurigaray - Egizu bidez erdi!.

(Bigak ematen dira xutik, ukabilak gora).

Mikolas - Ha, ha, ha, ha... Ez nuen aspaldi holako zinemarik ikusi etxe huntan!.

(Tralala eta tralala... kantuz, edanskoa sartzen da Beltzaran, eta bi ukabilkariak beren kadiretan jartzen dire lastersko.)

(Mozkor bat bezala goraxko mintzatuko da Beltzaran).

(Besoak ibiliz errotuak balire bezala, elgarrekin ahapetik mintza ditazke orai Guria eta Zurxurigaray).